XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Pieza arteko konparazioko kontrola (2.13 ir.).

Pieza eredua h altuera duena, konparagailuaren azpian ipintzen da eta erloju konparatzailearen esfera zerora eramaten; gero egiaztatu behar den pieza ipintzen da.

- Gidarien paralelotasun kontrola (2.14 ir.) Adibidez, karraskatzeko makina baten buruaren gidaria eta mahai gainaren arteko paralelotasun kontrola egiteko, konparagailua buruan muntatu behar da eta mahaia haztatzen daa-tik b-raino.

desplazamendua / irudia.

Elkartzutasun kontrola (2.15 ir.) Adibidez, zulatzeko makina baten ardatza eta mahai gainaren arteko elkartzutasuna egiaztatzeko, konparagailua makinaren ardatzean muntatzen da, haztagailuak mahai gaina uki dezan eran eta ardatza poliki poliki bira arazten da.

Konparagailuak iragarpen berbera eman behar digu a-n eta b-n.

- Zentrubanatasun kontrola (2.16 ir.) Makina baten ardatz nagusiaren konoan, muntatuta dagoen mandril baten zentrubanatasuna egiaztatzeko era erakusten digu irudi honek.

- Ardazkidetasun kontrola (2.17 ir.) Makina baten ardatz nagusiaren eta ar baten edo zulo baten ardatzaren arteko ardazkidetasuna egiaztatzeko era ikusten da irudi honetan.

9. KONPARAGAILUAK ERABILTZEKO ETA KONTSERBATZEKO ARAUAK.

Konparagailu bat erabiltzeko arau nagusienak hauetxek dira: - Neurtu behar den piezaren doitasunak eskatzen duen konparagailu aproposa erabili: Konparagailu milesimala milarenak neurtzeko erabili eta zentesimala doitasun apalagoa behar duten piezak kontrolatzeko.

- Arreta handiz garbitu neurketarekin zerikusia duten azal guztiak (neurketan ukitu behar diren piezaren azalak, aurpegi eusleak, mahaia edo marmola, konparagailuaren oina, etab).

- Edozein neurketa egin aurretik, ikusi ea konparagailua euskarriarekin ongi lotuta dagoen.

- Haztagailua kontrolatu behar den azalarekiko elkartzut mantendu beti.

- Ez uki haztagailuaz higidura lasterra duten piezak.

- Poliki poliki ipini haztagailua kontrolatu behar den azalaren kontra, ez utzi bortizki haztagailuaren hagatxoa.

- Erloju-euskarri multzoa desplazatu behar denean beti euskarriaren oinari heldu.

- Kontuan izan oin magnetikoak ekai magnetikotan bakarrik geratzen direla itsatsita (burdina, altzairua eta urtua).

Tresna hauk kontserbatzeko zenbait arau aipatuko dugu:.